Agenda
Zas Kulturren jarduerak eta gure proiektuekin lotutako hitzorduak. 2026ko azaroa eta abendua.
Programazioak aldaketak izan ditzake. Kontsultatu agenda data bakoitza hurbiltzen denean, ordutegiak eta xehetasunak baieztatzeko.
Larunbatero · 12:00–14:00
Dibutoki · Zas Kultur
Marrazketa-laborategia eta marrazketaren praktikaren inguruko topagunea.
Zas Entzun · Zas Kultur
Elkarrekin entzuteko gunea.
Azaroa
Azaroaren 5a · Osteguna · 19:30
Odola, izerdia eta malkoak. Gorputzeko fluidoak artean · Zas Kultur
Rubén Díaz de Corcuerak gorputzeko fluidoek artean duten presentzia eta eragiten dituzten erreakzioak aztertuko ditu.
Azaroaren 12a · Osteguna · 19:30
Pinceles, cámara, acción · Zas Kultur
Aitor López de Aberásturi zuzendari, gidoilari, muntatzaile eta ekoizleak pinturaren sorkuntza-prozesuak zinemaren bidez nola dokumentatu aztertuko du.
Azaroaren 19a · Osteguna · 19:30
Artistas, musas y agitadoras culturales · Zas Kultur
Dorleta Ortiz de Elgueak bere liburu berria aurkeztuko du publikoarekiko topaketa batean.
Azaroaren 26a · Osteguna · 19:30
Artium Museoa–Zas Kultur egoitzak · Zas Kultur eta Artium Museoa
Ane Berganzak eta Jorge Moneo Quintanak bi espazioek partekatutako egoitza-programan garatutako prozesuak aurkeztuko dituzte.
Azaroaren 27a · Ostirala · 18:30
Interakzioak · Montehermoso Kulturunea
Mel Arranz, Jenni Alvarado, Lucía Jayo, Alex Acevedo eta Elena Aitzkoarekin mahai-ingurua. Dorleta Ortiz de Elguea izango da moderatzailea.
Azaroaren 27a · Ostirala · 19:30
Arte Vital 2026: inaugurazioa · Arkabia
Vital Fundazioaren lehiaketako erakusketa kolektiboaren irekiera, aurtengo edizioan hautatutako lanekin.
Abendua
Abenduaren 3a · Osteguna · 19:30
Sindisciplinar · Zas Kultur
Musika, poesia eta irudia inprobisazioaren eta elkarri entzutearen bidez gurutzatzen dituen taldearen saio berria.
Taldea: Bingen Mendizabal (theremina), Nika Bitchiashvili (biolina), Ania Otaola (poesia), Ibón Sáenz de Olazagoitia «IsDeO» (irudiak), Mikel Sánchez (filmazioa) eta Iñaki Larrimbe (dinamizazioa).
Abenduaren 10a · Osteguna · Ordua zehazteke
Crash Cómic: sariak, fanzinea eta erakusketak · Zas Kultur
Sari-banaketa, Fanzine Crash Cómic 2026 argitalpenaren aurkezpena eta jaialdiko erakusketen inaugurazioa.
Abenduaren 11 · Ostirala · 19:30
Crash Cómic: fanzineak eta autoedizioa · Zas Kultur
Komiki-fanzineen historia eta gaur egungo egoera, argitalpen independenteak eta kultura grafikoa hizpide izango dituen mahai-ingurua.
Abenduaren 12a · Larunbata · 10:00–14:00 eta 17:00–21:00
Crash Cómic: autoedizio- eta fanzine-azoka · Zas Kultur
Komikigileekin, argitalpenekin eta komiki-autoedizioko proiektuekin topaketa. TMEOk eta Arabako nahiz beste lurraldeetako proposamenek parte hartuko dute.
Abenduaren 17a · Osteguna · 19:30
Marcos Ramos: katalogoaren aurkezpena · Zas Kultur
Marcos Ramosek Zas Kulturren aurkeztutako «Estructuras para el fracaso» erakusketaren katalogoaren aurkezpena.
Abenduaren 22a · Asteartea · 19:30
Arte Vital: bisita gidatua eta katalogoak
Arte Vitaleko erakusketetan zehar bisita gidatua eta katalogoen banaketa. Topagunea zehazteke.
Ordutegia eta bisitak
Ostegun eta ostiraletan, 19:00etatik 21:00etara. Larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara.
Espazioa eta erakusketak irekiera-ordutegitik kanpo bisita ditzakezu aldez aurretik hitzordua eskatuta. Idatzi espaciozas@gmail.com helbidera.
