Gaztearen txokoa #2 – Nefer Olaizolaren «Onsen Oasia» aurkezpena

Gaztearen txokoa #2 – Nefer Olaizolaren «Onsen Oasia» aurkezpena

NEFER OLAIZOLAREN «ONSEN OASIA» AURKEZPENA

Abenduaren 1ean, osteguna, 19:30ean

Lekua: Zas Kultur (San Anton plaza 2, Gasteiz)

ZAS Kultur Espaziotik Nefer Olaizolaren Onsen Oasia aurkezten dugu, «Gaztearen Txokoa» deialdiaren bigarren hautatua. Artista berriei beren sorkuntzak egiteko lekua eta kuota bat eskaintzea, haien gaitasunak publikoari erakusteko leku bat errazteaz gain, da ZASetik dugun tresna gazteria parte-hartzaileagoa eta aktiboagoa sortzeko. Espazioa, gune alternatibo eta bitartekari gisa bezala definitzen dugu eta, horrez gero, sortzaileak komunitatera hurbiltzea dugu helburu.

«Gaztearen Txokoa»ren bitartez, gure lurraldeari balio kulturala ematen diogu, belaunaldiz belaunaldi berrituz kultur giroa bai sorkuntza arloan (artistekin) bai kudeaketan (komisariotzaren bidez, Saioa Alonso Castillo eta Adrián Sedano Herasen eskutan). Gaztearen Txokoaren garapena ZASeko kideen esku badagoen ere, proiektu hau ez zen posible izango Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuari esker.

Bigarren esku-hartzea ostegun honetan, abenduak 1 19:30etan aurkezten da eta, esan den bezala, Nefer Olaizolaren (Gasteiz, 1995) eskutik dator. Emakumeak bizi, sortu eta izateko espazio seguruen alde borrokatzen jarraitzen duen gizarte honetan, lan esperimental honen bidez, eremu kultural eta profesional batean ez ezik, eguneroko ingurune batean ere espazio hauen beharra azpimarratu nahi da. Leku honetarako egindako bideo-instalazio baten bitartez eta “Gaztearen Txokoa” deialdiari esker, Onsen Oasia deituriko interbentzioa egiten du Gasteizko Nefer Olaizola artista gazteak leku emozional bat birsortuz, non emakumeek obran esku hartu ahal izango duten, barrualdean dauden gidalerro batzuei jarraiki. Nabarmentzekoa da, simulazio kontzeptual hau eguneroko une intimo batean oinarritu dela: bainuan. Kontzeptu hau, japoniar kulturatik hartuko da, “onsen” bainuen sinbologiatik, zehazki. Non naturarekin hain loturik dauden inguru sakon hauek erritual bat diren; edonork bere esentzia soltatu ahal izan dezan beldurrik eta aurreiritzirik gabe. Hortaz, obrak gizarte patriarkal baten barruan oasi bat eraikitzen du emakumeentzat.
Esku hartzearen egile eta editorea Nefer Olaizola da, baina ez litzateke posible izango Itxaso Navarro interprete musikala barik.

← Entrada anterior
Siguiente entrada →