Gaztearen txokoa #3 – Celia Sáezen «Zure sekretua badakit» aurkezpena

Gaztearen txokoa #3 – Celia Sáezen «Zure sekretua badakit» aurkezpena

CELIA SÁEZEN «ZURE SEKRETUA BADAKIT» AURKEZPENA

2022ko abenduaren 29an, osteguna, 19:30ean

Zas Kulturren (San Anton plaza 2, Gasteiz)

Zas Kultur Espaziotik Celia Sáezen “Zure sekretua badakit” aurkezten dugu, “GaztearenTxokoa” deialdiaren hirugarren hautatua. Gazte txokoa Gasteizko artista gazteek ikusizko arte garaikideak ardatz dituen Gasteizko kultur gune alternativo honetan esku hartze berriak sortzeko pentsatutako tresna da. Ekimenak, edozein ingurune artistikotara irekia dagoena, gure hiriko sortzaileen ahalmen artistikoa hartu eta ikusarazi nahi ditu. Horretarako, hautatutako pertsonei erakusketa-areto txiki bat (hortik datorkio izena) lagatzen zaie aldi baterako –lehiaketa egin ondoren–, beren proiektuak egin ahal izan ditzaten. Ekimen honek Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren babesa du.

Artista berriei beren sorkuntzak eta ordainsariak sortzeko leku bat ematea –beren interesak erakusteko espacio bat izateaz gain– dira azken  batean, “GaztearenTxokoa”-ren helburuak. Proiektua, gainera, komisariotza gazte eta gertuko batek bultzatu du: Saioa Alonso Castillo eta Adrián Sedano Heras.

Hirugarren esku-hartzea ostegun honetan, abenduak  29 19:30etan aurkezten da eta, esan den bezala, Celia Sáezen (Gasteiz, 1998) eskutik dator.

Estratigrafiak zaharberritzaileok artelanen sekretu ezkutuak argitzeko erabili ohi dituzten erramintak dira. Hauen bidez pintura-geruzen metaketa ikus ditzakete. Celiaren proposamena artelan ospetsu eta ez ospetsuen estratigrafien irudiak biltzea du helburu. Irudi intimo haueklanduz, geruzengainjartzeakaztertuz etaezkutaturikokoloreakgozatuz. Artelan xelebre eta ukitu ezinen erraietan sartzea eta lapurtzea proposatzen digu Celiak haien muinetatik ateratako estratigrafiak hartzeko eta gurera ekartzeko. Artelanak desjabetzeko modu bat eta haien sekretuak oihu egin diezaguten. Gainera, zaintza eremura mugatuta dagoena, erakutsi, gozatu, bihurritu eta jango da.

← Entrada anterior
Siguiente entrada →