
«Zure selfie-a marrazten» tailerra Laben
ZURE SELFIE-A MARRAZTEN TAILERRA
Data: 2023ko ekainaren 29an, osteguna, 19:00etatik 21:00etara.
Non: Labe Gazte Laborategia (San Vicente de Paul, 21)
Hizkuntza: Gaztelania
Nori zuzendua: 12 eta 30 urte bitarteko gazteak
Emailea: Jesus Ramirez
Doakoa
«Marraztu zure selfie» tailerrak aukera paregabea ematen die parte-hartzaileei beren irudia marrazki baten bidez islatzeko, teknologia modernoa eta arte tradizionala uztartuz. Izena ematen duten gazteek selfie bat harrapatu ahal izango dute gailu mugikorrak erabiliz, eta, ondoren, paperean irudikatuko dute irudia, marrazketa-material desberdinak erabiliz. Gainera, erretratuetan aditua den pertsona baten gida eta irakaskuntza izango dute, jarduera osoan zehar bertan egongo dena, aholkularitza eta laguntza emateko.
Jarduera honek gure lurraldeko gazteei beren nortasuna artearen bidez esploratzeko modu dibertigarri eta sortzailea eskaintzen die. Helburua da adierazpen pertsonala sustatzea eta, beste behin ere, gazteek beren sormena eta trebetasun artistikoak garatzeko espazio bat eskaintzea.
Parte hartzea doakoa da, baina interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute labe@vitoria-gasteiz.org helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, izen, abizen eta adinarekin. Interesdunek ahalik eta lasterren ziurtatu behar dute beren parte-hartzea.

You must be logged in to post a comment.