Ania Otaolaren «Gorputza idatzi mundua berridazteko» tailerra

Ania Otaolaren «Gorputza idatzi mundua berridazteko» tailerra

Datorren ostegunean, urriak 5, 18:30etik 21:00etara, Ania Otaolak «Gorputza idatzi mundua berridazteko» tailerra eskainiko du Zas Kulturren (San Anton plaza, 2).

Gorputza idaztea, Virginia Woolfek edo Héléne Cixousek zioten bezala, mundua berridatzi ahal izateko lehen urratsa baino ez da. Tailer honetan, gorputzetik idazten duten emakumeen idazkera poetikoa edo narratiboa aztertuko dugu. Eta zer leku da hori? Autobiografiarako enuntziazio-lekua, desira, politikoa, erotikoa, mundua berridazteko lekua. Egileak irakurriko ditugu, hitzarekin eta idazketarekin jolastuko gara. Ez da beharrezkoa esperientzia eta aldez aurreko ezagutza izatea. Gorputz guztiarekin etorri.

Tailer ez mistoa (emakumeentzat bakarrik). Doakoa da, beraz, leku mugatuak daude lekua bete arte. Erreserbatu zurea helbide honetan: espaciozas@gmail.com

← Entrada anterior
Siguiente entrada →