Open Zas

Open Zas

Lehenengo ostegun honetan, urtarrilak 4, Zas Kulturretik, aretoan zehar ibiltzera eta urteko lehen arteaz gozatzera gonbidatzen zaitugu, hiru erakusketa anitzekin arratsaldea pasatzera: Microestados, Crash komik 2023 eta Zona_20,58m2_Expositiva. 19:30etatik aurrera, Zasek ateak irekiko ditu gaur egun aretoan bisita daitezkeen erakusketa eta esku-hartzeak hurbilagotik ezagutu nahi dituztenentzat.

Aretoan ikusten den lehen piezak Juan Andrés Arias Ruedaren Microestados erakusketa dugu. Honetan margolan hedatu eta ia eskultorikotik kaosaren eta hutsaren zatiketara, desordenaren bateratzera, hurbiltzen gaituen lana dugu. Arte Ederretan ikasi zuen, pinturan espezializatuta, eta hiriko artean ibilbide nabarmena egin zuen. Erakusketa honetan, Ariasek artista gisa izan zuen bilakaeran bidaia bat erakusten du. Hastapenetako errealismo nabarmenetik abstrakzio geometriko bateraino, zeinak papera erabiltzen baitu egitura gisa. OKRE, haren graffiti izana izan dena,hrain grafia honekin bere obraren ezaugarri den esperimentazioa hasteko aitzakia plastiko gisa hartzen duena.

Hurrengo aretoan, Crash Komic 2023 ikusteko azken astearekin egingo dugu topo. Bertan, 2023ko lehiaketako 6 irabazleen komikiak ikus ditzakegu; Iratxe Arrilucea, Iratxe Arrilucea, Izei Gallastegui, Katrina Skolina, Aritz López Arrue eta Jara Alonso. Eta baita ere aurkeztutakoen artean egindako aukeraketa bat; Ane Li Flores, Leire Martínez de la Pera, Jaione Paramá Álvarez, Alex Mosquera (Dibu), Patricia Centeno, Izei Gallastegi, Maider Alday, Markel San Martín, Unai Alonso, Jara Alonso (2 orrialde), Katrina Skolina (2 orrialde), Pablo Lucas Gonzalez, Ekaitz López Arrue eta Oier Torralbo. Hauek guztiak Fancine Crash argitalpenean ikusi ahal direnak.

Areto honetan bertan, Atiza kolektiboak urtero ekoizten duen Lee cómic/Komikiak irakurri kampainaren kartelak ikusi ahal ditugu ere. Bertan ilustratzaile eta komikigile Arabatarrak ditugu ikusgai; Mauro Entrialgo, Raquel Alzate, Santi Orue, Simónides, Mikel Valverde, Ata Lasalle, Kini, Alvaro Ortega, Mundina, Aitor Eraña, Likos eta Yiming Zhao artistek sortutako kartelak ikusi ahal izango dira.

Azkenik, txokoak izeneko hiru espazioetan, Zona_20,58m2_expositiva dugu, Josune Grajales Rial, Flx Javier Larreina Morales eta Ariana RAC artista emergente Gasteiztarren lana, haien 5 asteko egonaldiari amaiera ematen diena, Jesús Ramirez eta Ariana RACen komisariotzapean. Lehen txokoan, Ariana RACek gorputz disidentetik eta garaikidetasunean inposatutako ekoizpen masibotik birpentsatzera gonbidatzen gaituen instalazio batera hurbiltzen gaitu. Hurrengo gunean, Javier Larreinak muntatzeko eta desmuntatzeko leku bat aurkezten digu, bere prozesuan objektu artistiko bihurtzen diren eraikuntza-materialetatik abiatuta. Azken kubikuluan berriz, Josune Grajalesek, amonarekin izandako elkarrizketetatik, familiaren memoria bat sortzen du oihalaren bidez, joskuntza eta brodatua bitarteko dituela.

← Entrada anterior
Siguiente entrada →