«Langileen memoria» erakusketa

«Langileen memoria» erakusketa

«Langileen memoria», saiakera bisual honek jasotzen ditu, ikuspegi garaikide batetik, langileekin eta lanarekin lotutako gaiei buruz irudi eta testuen bidez hausnartzen duten artista batzuen ekarpenak.

Errelatu gurutzatu bat eta ikerketa bat, euren abiapuntuan jartzen dutenak XX. mendeko lantegi eta meategietako langileak irudikatzerakoan arteak eta hedabideek erabiltzen zituzten kodeak, lanari eta langile-izaerari buruz XXI. mendean erabiltzen den terminologiaren bilakaera ere aztertuz. Historikoki produktibo eta soldatapekotzat hartzen ziren langile haiekin hasita (gainbalioaren sortzaileak) eta etxeko sistema osoari eusten ziotenengana iritsiz (hau da, ustez produktiboa ez zen lana egiten zutenengana iritsiz), kontuan hartuta azken horiek langileen atsedena, elikadura eta mantenua ahalbidetzen zituztela, ekoizpen-katera egunero itzuli zitezen. Saiakera bisual bat, besteak beste  borroka, errebindikazioa, lanaren irudikapena, nagitasunerako eskubidea, elkarteen eraketa, lanaren inguruko komunitatea eta bizitza jorratzen dituena.

   Era horretan, egitura ekonomikoa –baina batez ere aberastasun sozial eta kulturala- konfiguratu duten pertsonen lanaren balioa nabarmendu nahi dugu; izan ere, lan horren gainean egituratu da gure tokiko izaera, eta beraren gainean definitu da iragana orainaren eta geroaren eraikuntzaren abiapuntutzat hartu duen eta berarekin sentsibilizatuta dagoen herri honen historia. Langile-klasearen barnean gurasoengandik seme-alabengana egiten den transmisio kulturala/politikoa gogoratu nahi dugu, ahaztutako eta iraindutako klase hori aintzatetsi nahi dugu, eta klase eta gizabanako gisa eraiki gaituen eta eraikitzen gaituen guztiaren balioa nabarmendu.

Langile-klasearen deuseztapen eta absentziaz hitz egiten da, eta klase gisa desagertu ez den arren (eraldatu egin da) bai desagertu dira identitate-zentzua ematen zioten elementuak, komunitate baten eta klase baten partaidetza-sentimendua ematen ziotenak.

Arantza Lauzirika, artista, artean eta ikus-entzunezko baliabideetan doktorea, eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Arte eta Teknologia Saileko irakasle titularra eta ikertzailea dugu. Bere ikerketa-ildoak irudi-erregistroan, eremu publikoan eta komisariotzaren esparruan oinarritutako praktika artistiko garaikideekin lotuta daude.

← Entrada anterior
Siguiente entrada →