SANTOS IÑURRIETARI OMENALDIA

SANTOS IÑURRIETARI OMENALDIA

Otsailaren 22an inauguratuko dira «Santosi omenaldia» izenburupean zabalduko diren bi erakusketak. Lehena Zas Kulturren izango da arratsaldeko 19:00etan , artistaren lagunek utzitako margolan eta lan grafikoak erakutsiz. Bigarren inaugurazioa Zuloan egingo da, arratsaldeko 20:00etan. Bertan, lankide artistek sortutako argazkiak, pinturak eta eskulturak erakutsiko dira. Bi espazio horiek 40 obra inguru izango dute, eta ikugai egongo dira bi hilabete baino gehixeago.

Santos Iñurrieta artista gasteiztarra joan den abenduaren 10ean hil zen. Bere kideak, artista batzuk, bere obradun lagun besteak, beren memoriari omenaldi bat prestatu dute, erakusketa bikoitz baten moduan. Artistari artetik bertatik gogoratzeko denbora eta espazio bat eskaintzea helburu bakarrarekin.

Erakusketa bikoitz hau espazio alternatiboetan «Santosi omenaldia» izenburupean zabaltzen da. Zas Kulturren, Santos Iñurrietaren margolanak eta lan grafikoak , artistaren lagunek utzitakoak. Zuloan, aldiz, artistaren omenes beste artista kideen esku sortutako argazkiak, margolanak eta eskulturak daude ikusgai. Bi espazio hauek 40 obra inguru hartuko dituzte bi hilabete baino gehixeago.

Santos Iñurrietaren azken bi erakusketak 2018an egin ziren Gasteizen, eta, oraingoan bezala, Zuloan eta Zas Kulturren, berak bereziki estimatzen zituen bi arte-gune alternatibo hauek izanda.

Erakusketa biak Santos Iñurrietaren bizitza eta obra lagunen artean gogoratzeko aukera paregabeak dira. Santos ez zen horrelako ekitaldien aldekoa, baina Zuloa eta Zaseko lagunek berezko omenaldi hori gustatuko zitzaion, zalantzarik gabe.

Nahiz eta Santos jada ez datorren bat gure orainarekin, bere obra bai.

Bere pintzel lotsagabearen marrak gure artean daude.

← Entrada anterior
Siguiente entrada →