«Tributo a Santos» erakusketaren bisita gidatua (Zuloa)

«Tributo a Santos» erakusketaren bisita gidatua (Zuloa)

Ostegun honetan, apirilaren 25ean, Zas Kulturaleko ateak itxiko ditugu, Zuloan (Hedegile 21, Gasteiz) dagoen «Tributo a Santos» erakusketara bisita gidatua egiteko, 19: 30ean.

Ekitaldian zehar, gure hiriko artistek joan den abenduan hil zen Santos Iñurrietaren omenez egindako lanak ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Hauek dira: Zirika, José María Bellido, Gustavo Adolfo Almarcha, Fernando Iglesias, Ibon Sáenz de Olazagoitia, Brenan Duarte, Ernesto Esparza, Iban Arroniz, Iñaki Larrimbe, Anabel Quincóces, Larry, José Cos, Patxi Aldunate, AFC Mintxo, Simonides, Miguel Ángel Quintas, Dorleta Ortiz de Elgea, Juan Pablo Álvarez, Michel Martínez Vela, Ariana Ruiz de Azua, Joaquín Lara, Koko Rico, Arturo/Fito Rodríguez eta Daniel Castillejo.

Artistek gidatuko dute hau, maiatzeko zubiaren ondoren itxi aurretik reaktibatzeko nahiez joan den otsailaren 22an inauguratutako erakusketa. Helburua da ideiak partekatzea eta erakusketan parte hartu duten pertsonen sormen-prozesuari buruz hitz egitea.

Bisitan zehar, Santosen azken lanetako baten zozketa egingo dugu, akuarela batena, hain zuzen ere. Erakusketan parte hartuko duten eta jarduerara joango diren artisten artean zozketatuko da obra.

← Entrada anterior
Siguiente entrada →