
Ekintza: Ha! Ballroom
Ostegun honetan, ekainak 27, arratsaldeko 19: 30etan Zas Kultur-en Ha! Ballroom kolektibiaren ekintza dugu.
Hau ballroom kulturaren kategoria batzuen lagin labur batean datza, hala nola old way, vogue femme, runway, besteak beste. Haiek Bilbon entrenatzen duten pertsona talde bateko kideak dira. Akzioarekin batera, irudiak eta bideoak proiektatuko dira, gure identitateetatik zeharkatzen gaituzten diskurtsoak indartzeko. Gogoratu behar da ballroom pertsona trans, ez-binario, queer eta arrazializatuentzako errebindikazio-gunea dela.
Espazio ZASen jarriko da abian, hau inguratzen duten kodeetara lehen aldiz hurbiltzeko. Hala nola bost elementuetara, dinamiketara, besteak beste. Ekintza Kiki house of Bodega elkarteko bi lagunek gidatuko dute eta azkenean solasaldia izango da.
Aipatu behar da ekintza hau ez dela inolaz ere ballroom ekitaldi ofizialtzat hartuko, ez baitu ez epailerik ez kategoriarik, ez da inolaz ere kiki bat.
Prentsan
«Zas Kultur recibe a Ha! Ballroom»

You must be logged in to post a comment.