
Reflex: argazki-prozesuei buruzko tailer teorikoen zikloa
Zas Kultur, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, aurkezten du «Reflex prozesuak», argazki-topaketen zikloa, argazkigintza garaikidearen sorkuntza-prozesuak aztertzeko eta sakontzeko.
Ekimen honek Amarika aretoan izango dugu, haren misioarekin bat egiten duena, argazki-irudia testuinguru garaikidean sustatuz.
Zikloa lau topaketatan garatuko da: urriaren 10ean, urriaren 31n, azaroaren 21ean eta abenduaren 12an. Saio bakoitzean, gure hirian lan egiten duten argazkilari eta sortzaileek parte hartuko dute, euren esperientziak, ezagutzak eta teknikak bertaratutako publikoarekin partekatuz.
Proiektua artista berriei, arte ikasleei, argazkilari zaleei eta argazkigintzan eta arte bisualetan interesa duen edonori zuzenduta dago.

You must be logged in to post a comment.