
Dibutoki, marrazketa-laborategia
Zas Kulturrek Dibutoki jartzen du martxan: larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara, elkarrekin marrazteko gune irekia San Anton plazan. Dibutoki larunbatetan egongo da irekita, ekainera arte. Ez da ikastaro bat, ez eta tailer egituratu bat ere: elkar topatzeko, denbora partekatzeko eta konpainian marrazteko lekua da. Nor bere erritmoan, bere begiradarekin eta bere trazuekin.
Proposamena edonorentzat da, adin, jatorri edo esperientzia mugarik gabe. Belaunaldi arteko eta kultura arteko gunea, non marrazkia topagune bihurtzen den. Ez dago ariketak jarraitzeko betebeharrik, ezta ezer zehatz sortzeko presiorik ere: etorri, eseri eta arkatzak bere bidea egin dezala.
Gunea dinamizatuko du Maider Varona artistak, Arte Ederretan lizentziatuak. Bere eginkizuna ez da eskolak ematea, baizik eta laguntzea: ideiak proposatzea behar denean, zalantzak argitzea eta giro atsegina sortzen laguntzea.
Dibutoki ideia sinple batetik abiatzen da: marraztu edozein unetan egin daiteke, baina ez dugu beti horretarako konpainia edo espaziorik. Hemen marrazkia ez da helburua, aitzakia baizik: elkartzeko, behatzeko, jolasteko eta orri zuriari beldurra kentzeko.
Dibutokiko parte-hartzea doakoa da. Gunea larunbatero egongo da zabalik, 12:00etatik 14:00etara, Zas Kultur-en (San Anton plaza 2, Anglo auzoa, Gasteiz), azarotik ekainera bitartean.
Sarrera librea, izen-emate beharrik gabe.
Prentsan
Maider Varonak gidatutako Dibutoki marrazki-lantegiari buruzko albistea. Diario de Noticias de Álava, 2025eko azaroaren 19a.

You must be logged in to post a comment.