Los vídeos seleccionados
•Plazo. Desde el 2 de mayo al 31 de mayo de 2020.
Paseaban los filósofos griegos mientras impartían doctrina a sus discípulos. Paseaba el gran filósofo ilustrado E. Kant, y es fama que sus vecinos de Königsberg, actual Kaliningrado, podían establecer al verlo la hora exacta del día, dada la asombrosa regularidad de sus previsibles zancadas e itinerario. Paseaban los dandis románticos para epatar o escandalizar al burgués. Paseaban los vanguardistas. Los surrealistas practicaban asiduamente, en grupo o en soledad, pero casi siempre acompañados de una mascota excéntrica, el arte de pasear. Los situacionistas practicaban, a su vez, la deriva urbana con ánimo de introducir el romance, lo perturbador inesperado, en la pesada cotidianeidad de la clase trabajadora e inducirla a la ruptura revolucionaria. Se puede pasear a lo tonto o con alguna intención, se puede pasear a lo tonto o con arte. Ese es el tema.
Paseatzeko artearen lehiaketa
Beraz, muga batzuk ditugu, baina pasea gaitezke. Beharbada berrogei urte eta lehenago ez ginen pasieran ateratzen, edo agian, jakin gabe ere, baginen Baudelairek flâneur edo flâneuse hitzaz betiko izendatu zuen hori: senez edo jaiotzez hortik noraezean gabiltzan pertsonak, baina beharbada hara-hona ibiltzeko luzaro landutako joera aparkatuta uztera behartuak. Berdin dio, preso gutxik egingo diete uko eskuratu berri dituzten pribilegioei, ezta guk ere. 2020ko maiatzaren 2an, gaurko irteera puntuak ematen digun egokiera lotsagabe baliatuz, Zas Kulturrek Paseatzeko Artearen Sariketa deitu du lehen aldiz, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako lurraldeetako artistentzat.
Proposamenaren nondik norakoak
Proposatzen dugu paseatzearen artelan bat dokumentatuta egitea, bide publikoan egindako ekintza bat eta, jakina, alerta egoeraren dekretuetan legez ezarritako mugak betez. Artelana den aldetik, nolabaiteko adierazkortasuna izan behar du (eta hori ez da batere zaila). Performance edo ekintza artea izanik, artelanean artista bera agertu behar da bere gorputzez. Paseatzea den neurrian, joan-etorriren bat egon behar da, oinez edo gurpil aulkiz, ibilbideren bat, abiapuntu eta helmuga bana, hasiera eta amaiera bana. Lehiaketan parte hartzeko, nahikoa duzu hauxe egitea: dokumentatu garatutako ekintza bideoan, argitaratu bideoa youtube, vimeo edo ikus-entzunezko formatua onartzen duen interneteko beste bideo plataforma edo sare sozialetan hashtag#zasartedelpaseo jarrita, eta bidali zasconcurso@gmail.com helbide elektronikora dagokion esteka eta bideo klipa bera (tamainaz 24 Mb-koa gehienez), tartean adieraziz identifikaziorako gutxienezko datuak, izen-abizenak, helbidea eta, beharrezkoa ikusten bada, azalpen laburren bat.
- Epea: 2020ko maiatzaren 2tik maiatzaren 31ra.
- Sariak. Hiru sari ezarri dira, 100 euro banakoak.
Paseatzearen arteari buruzko ohar pare bat.
Filosofo greziarrak pasieran zebiltzan ikasleei lezioa ematen zieten bitartean. E. Kant filosofo ilustratu handia pasieran ibiltzen zen eta ezaguna da Kaliningradeko haren auzotarrek eguneko ordu zehatza zein zen esan zezaketela hura ikustean, harritzekoa baitzen zein erregularrak zituen Kantek oinkadak eta ibilbideak. Dandy erromantikoak burgesak txunditu edo asaldatzeko joaten ziren paseatzera. Abangoardistak paseatzera joaten ziren. Surrealistek maiztasunez praktikatzen zuten pasiera, taldean zein bakarka, baina beti etxeko abere eszentriko bat aldean zutela, paseatzeko artea. Situazionistek, halaber, hiri barruko noraeza praktikatzen zuten, langile klasearen egunerokotasun astunean erromantzea sartzearren, ezusteko zerbait asaldagarria, eta langileak haustura iraultzailera zirikatzearren. Ergel antzean ibil daiteke paseatzen, edo asmo bat aldean hartuta, ergel antzean ibil daiteke paseatzen, edo arteaz. Hori da gaia.
