Arbosa TV#2 – Escaparate

📺 Ostegun honetan, martxoaren 24an, 19:30etan, Zas Kultur elkarteak proposamen artistiko berri bat inauguratuko du San Anton plazako erakusleihoan. “Arbosa TV#2” izenburua du, eta Julio Arbosa gasteizko artisauaren lanarekin jarraitzen du. Gogora dezagun 80ko eta 90eko hamarkadetan sortzaile polifazetikoak egunero idazten zituela mezuak bere tailerreko erakusleihoan zegoen telebista baten pantailan. Gaurkotasun mezu kritikoak. Horietako batzuk Zas Kultur-en ere ikusi ahal izan ziren, “Arbosa TV” izenburupean. Baina orain, Julioren lana balioesten duen bigarren zati honetan, joan den hilean kultur gune honetan egin ziren errotulazio eta pentsamendu tailerretara joan ziren pertsonek eman dituzte mezuak. Mezu horiek aldatuz joango dira egunero ekimenak iraungo duen bi hilabeteetan.

📺 Zas Kulturek aukera ematen du, halaber, edozein herritarrek “Arbosa TV#2”-n parte hartzeko bere esaldia aurkeztuz. Martxoan eta apirilean idatzi eta laboratoriozas@gmail.com helbidera bidali besterik ez du egin behar, errotulista batek paperean idatz dezan. Esaldi hori “Arbosa TV#2” erakusleihoan erakusteko aukeratzen bada, haren egileak “Sorat”-en ale bat jasoko du konpentsazio gisa, Zas Kultura-k argitaratutako Cesar San Millanen tarota. Gehienez ere hogeita hamar esaldi aukeratuko dira.

← Entrada anterior
Siguiente entrada →