Liburu-denda digitala
Ordaindu nahi duzuna
Deskargatu Zas Kulturrek eta lagun ditugun kolektiboek argitaratutako PDFak, nahi duzun zenbatekoa aukeratuta, 0 € ere bai. Bildutako diruak Zas Kulturren doako jarduerak finantzatzen laguntzen du.

Hartos de arte
32 orrialde · 2009 · Amárica Proiektua eta Atiza
Amárica Proiektuak Gasteizko Kultur Etxean antolatutako lehen erakusketaren katalogoa izan zen komiki hau. 22 komikigilek arte garaikideari ironiaz begiratzen diote. Paperezko edizioa agortuta dago.
Komikigileak
Alvaroortega, Ata, Azagra, Manuel Bartual, Calpurnio, Chos, Díaz de Corcuera, Mery Cuesta, Mauro Entrialgo, Igor Fernández, Furillo, Nono Kadáver, Larry, Listo Cómics, Miguel Ángel Martín, Más, Oroz, Santi Orue, Pallarés, Roger, Simónides eta Tamayo.

Relatos de arte ficción
44 orrialde · 2019 · Inmersiones eta Zas Kultur
Artearen beste mundu batzuk irudikatzen dituzten sei kontakizun ilustratu. Liburuak fantasia eta zientzia-fikzioa, beldurra, eleberri beltza, umorea eta abentura uztartzen ditu.

Recopilatorio Inmersiones
1.200 orrialde baino gehiago · 2020 · Inmersiones eta Zas Kultur
2008an Gasteizen hasi zen Inmersiones artista-topaketaren katalogoak biltzen ditu. Aurrekontu faltagatik argitaratu gabeko katalogoak eta argitalpenik izan ez zuen 2011ko edizioko materialak ere jasotzen ditu.

You must be logged in to post a comment.