
«Boterea» – Ikus-entzunezko aurkezpena eta solasaldia
«BOTEREA»REN IKUS-ENTZUNEZKO AURKEZPENA eta solasaldia
2023ko martxoaren 2an, osteguna, 19:30ean
Zas Kulturren (San Anton plaza 2, Gasteiz)
Ostegunean, martxoak 2, arratsaldeko 19: 30etan, Zas Kulturrek GERUZAKen “Boterea” ikus-entzunezkoen aurkezpena hartuko du.
Proiektu honen helburua feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatuta lantzea da, euskaraz eta euskaratik. Pentsamendu kritiko eta autonomorako gune bat da, ikus-entzunezko baliabideen bidez eta material osagarrien laguntzarekin eztabaida eta kultur transmisioa sustatu nahi dituena.
Ondoren, Iruri Altzerrekak eta Lide Crespok boterearen kontzeptua aztertuko dute, hainbat esparru eta ikuspuntutatik. Solasaldia amaitzeko, Aner Peritz eta Haizea Aranaren eskutik, bertso saioa izango da.
Gazteei zuzendutako tailerra doakoa da, izena eman ondoren kaixo@geruzak.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

You must be logged in to post a comment.