Mugikorreko argazkilaritza-ikastaroa Laben

Mugikorreko argazkilaritza-ikastaroa Laben

Non: Laben (San Vicente de Paul, 21)

Iraupena: 2 ordu

Noiz: maiatzaren 16an, asteartea, 18:00etan

Nori zuzendua: 12 eta 30 urte bitarteko gazteei

Plaza kopurua: 15

Prezioa: doakoa

Nola eman izena: labe@vitoria-gasteiz.com helbidera mezu bat bidaliz, zure datuekin: izena, abizena eta adina.

Seguruenik mila aldiz saiatu zara mugikorrarekin argazkiak ateratzen, baina ez dira inoiz nahi bezala ateratzen: argia ez delako egokia, enkoadraketa zuzena ez dirudielako edo lausotuta ateratzen direlako… eta azkenean pentsatzen duzu mugikorra agian ez dela argazkietarako egokiena. Ez kezkatu! Ikastaroaren helburua mugikorraren kamerari ahalik eta etekin handiena ateratzen ikastea da, argazkietan emaitza hobeak lortzeko, azken modeloko kamera bat eduki beharrik gabe. Leire Zabaleta argazkilariaren aholku eta laguntzarekin, zurien balantzea edo ISO irekiera bezalako kontzeptuak ezagunagoak egingo zaizkigu tailerraren bi orduetan.

Ikastaroak hiru atal izango ditu:

1. TEKNIKA: NOLA ERABILI MUGIKORRAREN KAMERA ESKUZKO MODUAN:

Argazkilaritzaren oinarrizko kontzeptuak eta gure mugikorrak eskaintzen dituen aukerak modu teorikoan landuko dira.

2. SORMENA: ERREFERENTEAK ETA NOLA IZAN IDEIA BAT:

Hainbat argazki-genero azalduko dira, hala nola erretratua, hiriko argazkilaritza edo argazkilaritza editoriala, erreferente desberdinen irudi-hautaketa baten bidez.

3. PRAKTIKA:

Parte-hartzaile bakoitzak ikasitakoa baliatu ahal izango du ariketa praktiko bat eginez, eta amaitzeko bertaratutakoen artean erakustaldi txiki bat egingo da.


← Entrada anterior
Siguiente entrada →