
Musika esperimentaleko ikastaroa Laben
Non: Laben (San Vicente de Paul, 21)
Iraupena: 2 ordu
Noiz: ekainaren 3an, larunbata, 11:00etan
Nori zuzendua: 12 eta 30 urte bitarteko gazteei
Plaza kopurua: 15
Prezioa: doakoa
Hizkuntza: gaztelania
Nola eman izena: labe@vitoria-gasteiz.com helbidera mezu bat bidaliz, zure datuekin: izena, abizena eta adina.
Tailer honen helburua parte-hartzaileen eskura dauden musika-esperimentazioko teknikak erakustea da, harmoniari edo musika-konposizio aurreratuari buruzko aurretiko ezagutzarik behar izan gabe. Batetik, sarrera gisa, «musika esperimentala» deitzen diogunaren kontzeptu orokorrak landuko dira, haren bilakaera testuinguruan kokatuz eta konplexutasuna desmitifikatuz. Horrela, historian uneren batean esperimentaltzat jo diren teknikak musika-konposizioetan txertatzea izango da tailerraren ardatza.
Tailerrean zinta-begiztak, malguki-erreberberazio bidezko prozesamendua, modulazioak, delay-ak, phasing-a, jostailuzko instrumentuak eta haien manipulazioa, edota sukaldeko tresnak erabiliko ditugu. Helburua da erakustea edozein musika-estilotara egokitzeko moduko teknika desberdinak erabil daitezkeela, musika-sortzaileari diru-xahuketa ekarri gabe.
Teknika horiek gure ordenagailuetan musika grabatzeko Digital Audio Workstation delakoek eskain diezaguketen teknologiaren erabilerarekin uztartuko dira. Prozesua publikoarekin modu interaktiboan garatuko da, bertaratutakoak sormen-prozesuaren parte eginez.

You must be logged in to post a comment.