
Komiki-tailerra Laben
Non: Laben (San Vicente de Paul, 21)
Iraupena: 2 ordu
Noiz: ekainaren 14an, asteazkena, 18:00etan
Nori zuzendua: 12 eta 30 urte bitarteko gazteei
Plaza kopurua: 15
Prezioa: doakoa
Hizkuntza: euskara
Nola eman izena: labe@vitoria-gasteiz.com helbidera mezu bat bidaliz, zure datuekin: izena, abizena eta adina.
Komikia interesatzen zaizu? Historia ilustratu bat sortzen ikasi nahi duzu? Ez dakizu nondik hasi? Hemen duzu aukera!
Maider Alday artistak emango duen tailer honetan, komikigintzarekin euskaraz esperimentatzeko aprobetxatuko dugu. Irudiek eta marrazkiek ideiak adierazteko eta narrazioak eraikitzeko duten gaitasunarekin jolastuko dugu. Testua ez da bere horretan landuko. Parte-hartzaile bakoitzaren sukaldean sartuko gara, aretoan bazkalduko dugu, udako terraza bateko mahaiaren inguruan eseriko gara…
Bakoitzaren janari gustukoena izango da lan egiteko aitzakia!
Tailerraren planteamendua honako hau da:
Parte-hartzaileen eskura jarriko dira aurkezpen labur batekin, eta saioan zehar argitalpen bereziak, komiki interesgarriak, errezeta-liburuak eta abar kontsultatzeko aukera egongo da.
Aitzakia gisa, gai bat jarriko da: janari gogokoena. Adibide posibleak:
• Zein da gehien gustatzen zaizun janaria? Zergatik da hain berezia? Nork prestatzen du?
Noiz? Nola zerbitzatzen da? Nola jaten da? Zein da mahaiaren antolaketa?
• Nola prestatzen da?: Errezeta grafiko bat sortzea osagaiekin, prozesuaren azalpena eta emaitza.

You must be logged in to post a comment.