Estanpazio-tailerra Laben

Estanpazio-tailerra Laben

Non: Laben (San Vicente de Paul, 21)

Iraupena: 2 ordu

Noiz: ekainaren 21ean, asteazkena, 18:00etan

Nori zuzendua: 12 eta 30 urte bitarteko gazteei

Plaza kopurua: 10

Prezioa: doakoa

Hizkuntza: gaztelania

Nola eman izena: labe@vitoria-gasteiz.com helbidera mezu bat bidaliz, zure datuekin: izena, abizena eta adina.

Estanpazio-teknika probatu eta hobeto ezagutu nahi duzu? 12 eta 30 urte bitartean dituzu eta Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duzu? Zure oihalezko poltsa sortu nahi zenuke?

Alba Tojo artistak emango duen tailer honetan, xilografiaren bidezko estanpazio-tekniken hastapenak eskainiko dira. Hainbat plantxarekin lan egingo da, horiek zizelkatuz pieza desberdinak sortzeko eta hainbat kolore erabiltzeko.

Sorkuntzaren faseak landuko dira: matrizea egitea, tintaztatzea eta estanpatzea. Teknika ulertu eta modu autonomoan gauzatzeko behar diren ezagutza teoriko eta teknikoak eskainiko dira. Euskarri gisa xilografia-goma erabiliko da; gubiekin zizelkatu eta ondoren oihalezko poltsetan estanpatuko da.

Ideia da parte-hartzaile bakoitzak hainbat pieza egitea eta horiek taldean erabiltzea oihalezko poltsaren irudia sortzeko.

Programa:

– Tailerraren aurkezpena eta edukiaren azalpena.

– Xilografiaren hastapenak.

– Matrizea egiteko materialen eta estrategien azterketa.

– Teknika, tresnak eta materialak ezagutzea.

– Matrizea egitea (2-3 pieza pertsonako).

– Estanpazio-saioa.

– Lortutako emaitzen balorazioa.

← Entrada anterior
Siguiente entrada →