
Zona_256,93 m3_expositiva
Hurrengo ostegunean irailak 19, 19.30etan Zas kultur bere ateak berriz irekitzen ditu Zona_256,93 m3_expositiva erakusketarekin. Josune Grajales, Flx. Javier Larreina Morales eta Ariana RAC gaztearen txokotik urtebete geroago bilduko dira, oraingoan espazio bakarra partekatzeko. Artista hauek gogoeta bat proposatzen dute non erakusketa beste leku batzuei eusteko eta gogora ekartzeko gai den.
Josune Grajalesek, bere intimitateko txokoetatik memoriak ateratzen ditu, egunerokotasunak izan arren esanahiari dagokionez monumentalak diren espazioak berreskuratuz. Pinturaren eta bere itzalaren arteko mugak erakutsiz.
Flx. Javier Larreina Moralesek erakusketa-arkitekturaren, eskulturaren eta altzarien artean dauden gailuak eraikitzen ditu. Egituren tamaina espazioaren neurriek ematen dute.
Ariana RACek tentsio materialaz eta egiturazkoaz mugitzen da. Atenasen izandako egonaldiak eragindakoa erakusketa-gunean bertan formalizatu izan dira, “zenbat irauten duen” izena duen seriean.
Emaitzak aurreko topaketatik hona bere praktiken garapen indibidual eta kolektiboa erakusten du.
Ibon Saenz de Olazagoitiaren argazkiak: Argazkiak ikusi
Prentsan
GasteizBerri, 2024ko irailaren 20a.
Prentsa-ebakinak
«Zas Kultur inaugura una muestra con Josune Grajales, Javier Larreina y Ariana RAC»

You must be logged in to post a comment.