
Tailerra: sortu zure komikia
Ostegun honetan, irailaren 26an, 18:30etatik 20:30etara, Zas Kulturren (San Anton plaza 2, Gasteiz) komiki tailer bat izango dugu, Natalia Albeniz artista eta irakaslearekin. Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea espaciozas@gmail.com emailari idatziz (epe irekia).
Zas Kulturrek, Atiza Marrazkilarien Elkartearekin lankidetzan, tailer praktiko eta doakoa jarri du abian, garai hauetan ohikoa den bezala, komiki-orri indibidualak egiteko.
Ikastaroa gure probintziako 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Tailerra doakoa da,esan bezala etortzeko aldez aurretik mezu elektroniko bat bidali behar da espaciozas@gmail.com helbidera, izena eman nahi duten pertsonen izen-abizenak eta telefonoa adieraziz.
Tailerretan egindako komiki guztiak Crash Cómic lehiaketan sartuko dira (oinarriak https://crashcomic.org webgunean daude eskuragarri). Era berean, Crash Cómic lehiaketara aurkeztutakoen aukeraketa batekin fanzine bat egingo da, 300 ale editatuz.
Natalia Albeniz Gasteizen jaio zen 1989an. Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), pinturan espezializatuta. UPV/EHUko Arte Sorkuntza eta Ikerketa Masterra egin zuen. Praktika artistikoa hezkuntzarekin uztartzen du, eta hau irudiarekin. Marrazketatik eta ilustraziotik lantzen dituen gaiak gure inguruan dauden gizarte-konbentzioak eta horien pisua, bestearen irudikapena, genero-rolak, emakumeak mendebaldeko egungo gizartean duen lekua, giza gorputza (batez ere femeninoa) eta ikusizko kultura izaten dira. 2016tik Gasteizko Judimendi auzoan du estudioa. Cerdas kolektiboko kide da, autoedizioaren esparruan murgilduta dago eta erakusketetan ere parte hartzen du.

You must be logged in to post a comment.