Gaztearen txokoa #1 – Unai Alonsoren «Berrerabili Ostia» aurkezpena

Gaztearen txokoa #1 – Unai Alonsoren «Berrerabili Ostia» aurkezpena

AURKEZPENA: UNAI ALONSOREN «BERRERABILI OSTIA»

Azaroaren 3an, osteguna, 19:30ean

Lekua: Zas Kultur (San Anton plaza 2, Gasteiz)

ZAS Kultur Espaziotik Unai Alonso Castillaren «Berrerabili Ostia» aurkezten dugu, «Gaztearen Txokoa» deialdiko lehen hautatua. Tresna hau artista gasteiztar gazteek ikusizko arte garaikideetan oinarritutako Gasteizko kultur espazio alternatibo honetan esku-hartze berriak sortzeko pentsatuta dago. Edozein bitarteko artistikori irekitako ekimen honek gure hiriko sortzaileen ahalmen artistikoa hartu eta ikusarazi nahi du. Horretarako, hautatutako pertsonei, lehiaketa bidez eta aldi baterako, erakusketa-areto txiki bat lagatzen zaie —hortik «txokoa» izena—, beren «work in process» proiektuak egin ahal izan ditzaten.


Artista berriei beren sorkuntzak garatzeko leku bat eta ordainsariak eskaintzea, baita beren kezkak erakusteko espazio bat ere, horixe da, azken batean, «Gaztearen Txokoa» ekimenaren helburua. Gainera, komisariotza gazte eta hurbil batek bultzatutako proiektua da: Saioa Alonso Castillo eta Adrián Sedano Heras.


Lehen esku-hartzea —ostegun honetan, azaroaren 3an, 19:30ean aurkeztuko dena— Unai Alonsoren (Gasteiz, 2004) eskutik dator, esan bezala, eta haren lanaren lehen erakusketa publikoa da. Unaik «upcicling» izeneko praktikarekin jolasten du: birziklatutako materialetatik artelanak eta objektu erabilgarriak sortzea bilatzen du. Bizi dugun klima-krisi larriaz jabetuta, artista gazteak bisitariak sentsibilizatu nahi ditu, bere esku-hartzean erabilitako materialen bidez, ohitura sozioekonomikoak aldatu eta jasangarritasunaren aldeko apustu argia egin dezaten. Zentzu horretan, bere proposamenaren izenak, «Berrerabili Ostia», ez du zalantzarik uzten ikusleari helarazi nahi dion mezu argiari buruz.

← Entrada anterior
Siguiente entrada →