
Artista emergenteentzako ikastaroa
ARTISTA EMERGENTEENTZAKO IKASTAROA LABE GAZTE LABORATEGIAN
Artea gustuko baduzu, gaztea bazara eta arte bisualen esparruan zerbait egiten baduzu: agian marrazten duzu, margotzen duzu, argazkiak ateratzen dituzu… Baina ez dakizu horretan profesionalki aritzea posible den. Edo, beharbada, ez dakizu zure bokazio hori beste jarduera sortzaile batzuekin nola uztartu. Edo, agian, ez dakizu zure lanak jendaurrean eta duintasunez nola erakutsi. Edo proiektuak egiteko finantzaketa nola lortu. Ez dakizu zer ate jo…
Ikastaro labur baina trinko honetan, egun batean zehar, erronka horiei guztiei nola heldu azalduko dizugu. Iñaki Larrimbek, Ibon Sáez de Olazagoitiak eta Leire Ortiz de Lejarazuk sorkuntzaren munduan izandako esperientzia —asmatzez eta akatsez betea— partekatuko dute, beren ezagutzak mahai gainean jarriz.
Honelako galderei erantzuteko: Zer ate jo behar ditut artearen munduan aritu nahi badut? Nola lortu nire lanak ekoizteko finantzaketa? Zer egin behar dut nire obra ikusgai egon dadin? Nola jakin egiten dudanak kalitatea duen? Nola dokumentatu nire lana behar bezala? Zein espaziotan da interesgarria erakustea eta nola iritsi haietara? Komeni zait erakustea horregatik ezer ordaintzen ez badidate? Nola funtzionatzen dute arte-galeriek? Zein deialditara aurkeztea da interesgarria eta nola izan dezaket haien berri? Autonomoetan alta eman behar dut norbaitek lan batengatik faktura eskatzen badit?
Galdera horiei eta Arte Ederren fakultateetan normalean argitzen ez diren beste askori erantzuteko, aurreko urteetan bezala, lehen tailer teoriko-praktiko bat jartzen dugu berriro martxan. Doakoa da, jardunaldi trinko batean garatzen da eta artista emergenteei zuzenduta dago.
Non: Laben (San Vicente de Paul, 21)
Iraupena: 3 ordu.
Ordutegia: apirilaren 20an, osteguna, 18:00etatik 21:00etara.
Hartzaileak: artista emergenteak, haien prestakuntza eta adina edozein direla ere.
Plaza kopurua: 15, izena emateko hurrenkeraren arabera.
Prezioa: doakoa.
Nola eman izena: Labe@vitoria-gasteiz.com helbidera mezu bat bidaliz, izen-abizenak eta ikastaroan parte hartzeko motibazioa (paragrafo bat) adierazita, eta zure obra baten irudia erantsita.
Jardueraren argazki-galeria estekatzeko zain.

You must be logged in to post a comment.